#Plazak proiektua

2022ko urriaren 31

Gure herri eta hirietako plazak, historikoki, biltzeko eta kultura herrikoia ospatzeko guneak izan dira. Horietan, azokak, kalejirak eta bizilagunen komunikazio guneak sortu dira, baina baita gizakiz besteko animalienganako diskriminazioa ere.

#Plazak proiektuaren helburua zera da, Bilboko auzoetara gizakiz besteko animaliez egiten dugun erabilerari buruzko informazioa helaraztea da, animalia horien ustiapena baztertzen duen ikuspegia aplikatuta. Era berean, gizakiz besteko animaliekin beste mota bateko harremana izatea posible dela adierazi nahi izan diegu Bilbotarrei. Posible delako beste mota bateko harremanak eraikitzea, gainontzeko animaliei askatasunik ez kentzeko, ez erasotzeko eta ez erabiltzeko.

Hainbat hilabetetako ibilbidea egin dugu Deustun, Uribarrin, Otxarkoagan, Basurtun, Zorrotzan, Abandon, BegoƱan, Errekalden eta Alde Zaharrean zehar, eta animalien eskubideei eta antiespezismoari buruzko egunkariak banatu ditugu.

Kanpaina horren bidez, gizakien esku dauden animaliek bizi duten errealitatea irudikatzen duen informazioa iritsi zaien pertsonek gainontzeko animaliekiko duten harremana auzitan jartzen lagundu izana espero dugu./
Izan ere, guk, edozein ustiapen-motatan oinarritutako produktuak ez erabiltzearen alde egingo dugu beti, % 100 begelata den elikadura baita etorkizun bidezkoago batera iristeko lehen urratsa.