Azken oldarra manifestazioa

2023ko ekainaren 18

Bilbon zezenketak behin betiko amaitzeko eta animalien sufrimendurik gabeko jaiak aldarrikatzeko manifestazioa egin dugu

Animalistak taldeak antolatuta, larunbat honetan, ehun bat lagun bildu ditugu Bilboko kaleetan zezenketak behingoz bertan behera geratu daitezen. Jakin badakigu bilbotar askok eta askok zezenketak amaitutzat ematen zituztela beren hiribilduan, baina egia zera da, Vista Alegre deritzon plazan, urtero, 9 zezen torturatu eta erailtzen dituztela Udalaren oniritziarekin. Hori, aurten, 2023an, Aste Nagusiaren aurretik torturatu dituzten gainerako animaliak eta zezenketetan sufriarazten dituzten zaldiak kontuan hartu barik. Gainera, zezenketak bidegabeko tortura justifikaezina diren arren, Udalak sarrerak erosi eta banatzen ditu; bestela, plaza oraindik hutsiagoa egongo litzatekeelako.

Hori dela eta, Plaza Eliptikoan hasi, Udaletik igaro eta Arriagan plazan manifestu batekin amaitu dugun manifestazio honen helburu nagusia Udaleko ordezkarien aurrean zezenketen gehiegikeriak salatzea izan da, baita bilbotarrei jakinaraztea zezenketek jarraitzen dutela ere.

Azkenik, jai eredu berri bat aldarrikatu nahi izan dugu, zezenketez gain, beste aisialdi-eredu askotan ere animaliak erabili, ustiatu eta torturatzen baitira.