Liburu eta material politikoaren azoka Portugaleten 

2023ko irailaren 25

Ikuspegi antiespezistadun liburuak eta tauromakiaren kontrako material politikoa eskaini ditugu bertan

Igaro den irailaren 22tik 24ra, Sare Antifaxistak Liburu eta material politikoaren azokaren 5. edizioa antolatu zuen Portugaleteko merkatu zaharrean. Horri esker, hamarnaka kolektibok aukera izan zuten euren liburu, aldizkari, fanzine eta bestelako mertxandisinga eskaintzeko. Animalistakeko kideok ere postua jarri genuen, antiespezismoa perspektiba ugaritatik lantzen duten liburuekin, tauromakiaren kontrako banderekin, pegatina anitzekin eta BABeko mertxandisingarekin; azken azoka horrek bere 3. edizioa ospatuko baitu abenduaren 2an. 

Larunbat eguerdian, azokako giro epelean, Animalistak taldeko kideok kozinatu eta antolatzaileentzat zein postu guztietako saltzaileentzat bazkaria prestatu genuen: entsalada, glutenik gabeko chillya, seitan gisatua eta brownieak. Ezin gara pozago egon menuaren aurreko kritika positiboengatik eta antolatzaile guztiek animalien sufrimendurik gabe bazkaldu zutelako. Hurrengora arte!