A1: “Animaliak giltzatuz gero, erresitentzia espero”

2024ko urriaren 14

Azaroak 1 guztietan bezala, Euskal Herriko antiespezistok bat egingo dugu gizakiz besteko animaliek egiten duten erresistentziaren ikur gisa.

“Animaliak giltzatuz gero, erresitentzia espero” izango da azaroaren 1 honetako lema. Urtero bezala, Euskal Herriko antiespezistok indarrak batu, eta gizakiz besteko animaliek gizakien menpe sufritzen duten zapalkuntza salatuko dugu. Zapalkuntza hori itsasoko izakien bizitzak merkantilizatzen dituen urezko kaioletan hasten denez, Aquariumaren aurrean bilduko gara, 12:00etan, elkarretaratzea egiteko. Ondoren, Uliako Lore baratzetan bazkaria izango dugu.

Gurekin bazkaldu nahi duenak info@nor.eus helbidean eman dezake izena. Eta Bilbotik, Durangotik, Eibarretik edo Zumaiatik Animalistakekin batera autobusean doan etorri nahi duenak, izena eman dezake animalisitakbizkaia@gmail.com helbidean.

Ez garelako libre izango, danok libre izan arte!