12 ekintzaile antiespezistek Donostiako Aquariuma itxi dute
Gaur, azaroak 1, urtero bezala, mugimendu antiespezistak elkarretaratzea egin du Donostiako Aquarium aurrean, animalia guztien askapena eskatzeko. Leloa zera izan da, “Animaliak giltzatuz gero, erresistentzia espero”.
Elkarretaratzea 12:00etan hasi da, eta Aquariumaren barruan, hamabi ekintzaile antiespezistako talde batek barruko kristalezko tunela blokeatu du, Aquariumaren barruan dauden norbanakoen askatasuna aldarrikatzeko. Erresistentzia pasiboa erabiliz, Aquariumeko eremurik bisitatuena oztopatu dute bertan zebiltzan bisitarien harridurarako. Bertan iraun dute aktibistek itsasoko animalien bizitzak merkantzia bihurtzen dituen enpresa horren zapalkuntza negozioa kaltetuz.
Ondoren, taldeko hiru ekintzaile atxilotu dituzte, eta egun berean askatu.