23 urte Barry Horne barik
Animalien askapena lortzeko borrokatu zen Barry Horne amaieraraino, eta animalien askapena eskatzen hil zen 2001eko azaroaren 5ean.
Gaur, azaroak 5, 23 urte igaro dira Barry Horne (Erresuma Batua, 1952ko martxoaren 17a – 2001 azaroaren 5a) hil zela.
Hainbat animalia askatu ostean, 18 urteko espetxealdia betetzen hil zen, gobernu britainiarraren menpe. Kartzelan egon zen bitartean, bere gorputzak hiru gose greba biziraun zituen. Tony Blairren gobernuari animalien ongizaterako hobekuntzak eskatzen ari zen, baina ez zituen ikusi. Laugarren baraualdian, bere gorputza gelditu egin zen. Barry Horne ez zen alferrik bizi izan, ordea. Jarauntsi dugun animalien askapenerako mugimendua Barry Horne, Jill Phipps eta beste hainbat aktibistaren ekintzen gainean eraiki da. Guk bide horretan jarraituko dugu, guztiok libre izan arte.