πŸ“• Goseak akabatuak: Animalien eskubideen ekonomia politikoa

2024ko azaroaren 14

πŸ–ŠοΈ Bob Torres, 2007

Badugu gure artean gazteleraz gehien saltzen dugun liburua, Por encima de su cadΓ‘ver, euskarara ekarrita: Goseak akabatuak. Animalien eskubideen ekonomia politikoa. Liburu horrek gizakien eta animalien zapalkuntzen arteko intersekzioak aztertzen ditu kapitalismoaren esplotazio-dinamikaren barruan. Ekonomia marxistaren oinarrizko ideiak hartuaz, kritika anarkista zabal bati bide eginaz eta animalien eskubideen aldeko mugimenduari begirada kritikoa uztartuz, Bob Torresek pentsamendu antikapitalista tradizionala desafiatzen du eta animalien erabilpena, industrian nahiz platerean, abolitzea defendatzen du. Liburu honek, datozen urteetan eztabaida luze eta sakona sortzea du helburu, mugimendu antiespezistan eta ingurune antikapitalistan.

Gehiago jakin nahi baduzu, ikusi liburuaren inguruan NOR Euskal Herria kolektiboko Maialen Saguesi egindako elkarrizketa:

Liburua eskuratzeko, jo NOR kolektiboaren webgunera edo gure azoketara.