Gabonak eta espezismoa: Elkarrizketa Irola Irratian

2025ko urtarrilaren 13

Abenduaren 26an Zirikako Herri Dendan (Bilbo) elkarrizketa bat izan genuen @irolairratia_1987 ren esku, gabonen eta espezismoaren inguruan aritzeko. Zergatik izaten dira festa horiek animalien sufrimendu eta abusu iturri? Gabonetako afaria baino zertxobait gehiago mahaigaineratu nahi izan dugu.

Gabonak elkartasun garai gisa ulertzen ditugu, baina, aldi berean, oharkabean pasa ohi zaizkigu gure mahaien gainean ditugun biolentziak. Gizakiz besteko animaliek mota guztietako esplotazioak jasaten dituzte, ez soilik euren bizitzak janari gisa ulertzea, baizik eta objektu eta opari bezala tratatzen ditugunean ere. “Bizkaitarrek oraindik ez dute arazorik ikusten azoketan, kalejiretan edo kabalgatetan animaliak erabiltzeko, berezko tradiziotzat hartzen baitituzte”, salatu dugu elkarrizketan.

Naturalizatutako espezismoz beterik egoten dira Gabonak. Baina guk utzi diogu jada espezismo hori naturaltzat hartzeari. Animaliak ez dira gabonetako afaria, apaingarri bat edo sari bat. Zergatik ez ditugu gainontzeko animaliak tratatuko gizakiok beharrezkotzat jotzen dugun errespetu mota berarekin?

Entzun elkarrizketa
osorik Youtuben