Behiak ez dira jabetzak

2025ko urtarrilaren 14

📌 Bihar, urtarrilak 15, santutegian
🕒 10:00etan

Laster hilko dituzte. Bihar, goizeko 10:00etan eramango dituzte azken urteetan euren etxea izan denetik, La manada cántabrari esker. Egoera negargarrian zituen abeltzain baten zapalkuntzatik erreskatatu zituen La manada cántabra izeneko gizaki talde batek. Leku seguru batera eraman, sendatu eta osasuntsu bizi dira orain arte. Baina epaile batek aginduta, hilzorian zituen abeltzainaren “jabetzapera” itzuli behar dira behiak. Eta abeltzainak, noski, hiltegira eramateko agindua eman du. Berak anorexia egoeran zituen, baina orain tonatik gertu pisatzen du bakoitzak, eta diru asko lortuko du hiltegian behiak produktuak balitz bezala salduta.

💔 Sistema espezistak produktuak balira bezala tratatzen ditu behiak eta beste hainbat animalia. Eskubiderik ez zaie aitortzen. Ondorioz, gizakiek nahieran abusatu, zapaldu, esplotatu eta sufriarazten dituzte. Honakoa beste adibide bat besterik ez da, baina munduan, egunero, milaka milioika behik sufritzen dute behi jaio izanagatik.

La manada cántabrako kideak laguntza eskatzen ari dira, bihar, behiak eramango dituztenean, behien erresistentzia baino gehiago topa dezaten.