Eskerrik asko BABaren 4. edizioa posible egin duzuen guztioi!
Giro jendetsua eta polita egon zen egun osoan zehar Karmelan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaileei eta bertaratu zirenei. Hurrengora arte!
Hogeitik gora postu, hitzaldi bat, arte tailer bat bi mahai inguru, tattoo flash solidario bat, bertso bazkaria eta beste hainbat jarduera interesgarri izan genituen Bilboko Azoka Beganoaren 4. edizioan, zapatuan, Karmelan. Ederto pasatu genuen, ikasi genuen, lagunak egin, bapo-bapo bazkaldu, dantzatu…



Hakuna Matata Familia Animalista protektorak babarrunak eta txokolatezko natillak prestatu zituen bazkarirako izena emandako 78 pertsonei bertso bazkaria goxatzeko. Bertsolariek egundoko saioa eskaini zieten bazkaltzera bertaratutakoei, eta antiespezismoaz, eguraldiaz, gazteen militantziaz eta transfeminismoaz aritu ziren, besteak beste.



Eskerrak eman nahi dizkizuegu BABaren edizio hau posible egin duzuen pertsona guztiei, bai artista, sukaldari, bertsolari, hizlari, txandalari zein beste edozein motatako antolatzaile izan; bai publiko bezala bertaratu izana. Karmelari eta berau zaintzen eta kudeatzen duten lagunei ere bihotzez eskertu behar diegu BAB hau egiteko espazio ezin hobea izatea.



Espezieen arteko elkartasuna zabaltzen jarraitzeko indarberrituta utzi gaitu BABaren bultzada honek. Bihotzak betetzen zaizkigu eraikitzen ari garen komunitatea ikusita.
Besarkada handi bat eta hurrengo BABera arte!!
