Lodifobia eta animalizazioa hizpide
Laura Fernández eta Gabriela Paradak lodifobiaren eta antiespezismoaren arteko loturen inguruko hitzaldia eskaini zuten La Sinsorgan.
Larunbatean Laura Fernández eta Gabriela Parada aktibista eta ikertzaileak ekarri genituen Bilboko La Sinsorga ateneo feministara, lodifobiaren eta antiespezismoaren arteko loturez hausnartzeko.
Lodifobia gizarteari kalte egiten dion zapalkuntza-sistema bezala eta gorputz potoloen animalizazioa aztertzen jardun genuen, ikus-entzunezko kulturan, adibidez, Get out, Cerdita eta Matilda ekoizpenetan. Halaber, hausnartzen jardun genuen zergatik den kaltegarria beganismoa dieta bezala aurkeztea gizakiz besteko animalientzat eta pertsona gizen diskriminatuentzat, bai mugimendu antiespezistaren barruan, bai kanpoan.
Eskerrik asko Laura eta Gabri bisitagatik!

