SECAL: Etikoki onartezinak

2025ko azaroaren 21

Animalia esperimentazioari buruzko SECAL XVIII. kongresua salatu dugu ekitaldia hartzen ari den Deustu Unibertsitatearen aurrean.

Asteartean hasi zen animalia esperimentazioari buruzko SECALen XVIII. kongresua Deustu Unibertsitatean, EHUren kolaborazioarekin. Astean zehar, bibisekzioarekin eta animaliekin egiten diren gainontzeko esperimentuekin negozioa egiten duen lobbyak orduak eman ditu, ustezko zientziaren izenean, inolako justifikaziorik ez duen esperimentazioaren inguruan eztabaidatzen.

Animalia esperimentazioak alternatiba bikainak ditu, gainera, inoren sufrimendurik gabekoak.

Antiespezistok ez genuen zalantzarik, baina Carlota Saorsak Vivotecnian egindako ikerketak argi utzi zuen ez dagoela animalien ongizaterik esperimentazioan. Bihotzez gomendatzen dugu Pablo de la Chicaren Infiltrada en el búnker dokumentala.

Eskerrik asko elkarretaratzera hurbildu zinetenoi, We The Free Bilbao kolektiboari eta beste kolektibo batzuetako kideei eta baita Madrilgo Asanblada Antiespezistari ere.

Animalien askapenerako borrokak darrai!