๐De activista a terrorista
De activista a terrorista (Aktibista izatetik terrorista izatera) du izenburua liburu honek.
๐๏ธ Jake Conroy, 2021
Argitaletxea: Ochodoscuatro Ediciones
Liburu honek duela gutxi Zoe Rosenbergek (Animalien Askapenerako Mugimenduko kidea bera) pairatu duen egoera ekartzen digu gogora: ekintza zuzenak oinarri dituen akzioek nola ekintza terroristatzat har daitezkeen. “De activista a terrorista” liburuak Jake Conroyk animalien esperimentazioaren aurkako ekintza bat antolatzeagatik kartzelan bizitakoak kontatzen ditu. Era antzekoan, Zoe 90 eguneko espetxe zigorra betetzen ari da Perdue Farms abeltegi erraldoitik lau oilo askatzeagatik.
Egoera horren aurrean, liburuak gogoeta batzuk egitera garamatza: BIZITZAren alde egindako ekintza bat ekintza terroristatzat har daiteke? Zergaitik zigortzen da zapalkuntza bati aurre egiteko ekintza bat? Zergatik jartzen da arreta zigorrean, ekintzan jarri beharrean?
Liburua eskuratu nahi? Pasa zaitez Zirika herri guneko azokatik, urtarrilaren 4a baino lehen!
๐ Zirika Herri Gunea: Erronda kalea 12, Bilbo
