BABdator 5. edizioa

2026ko apirilaren 7

Apirilaren 18an, BAB Bilboko Azoka Beganoaren 5. edizioa egingo dugu Karmelan (Santutxu, Bilbo).

Denetarik izango da aurtengo Bilboko Azoka Beganoan, 5. edizioan, alegia! Barra, azoka, flash tattooa… Neurodibergentziei, amatasunei eta ekintza zuzen digitalari buruzko hitzaldiak, euskal dantzak, Trivial antiespezista, drag ikuskizuna… den dena animalien askapenari lotuta.

Antiespezista izan edo ez, pasa zaitez gizakiz besteko animaliekin dugun erlazioaz hausnartzera eta santutegiak babestera, goxo-goxo jatera, tatuai bat egitera eta azoka kuxkuxeatzera!

Besarkada handia eta apirilaren 18ra arte!