Bero-bero BABaren V. edizioan
Zapatuan Bilboko Azoka Beganoaren V. edizioa izan genuen. Hitzaldiak, tatuaje solidarioak, artisautza eta janari azoka, trivial antiespezista, euskal dantza tailerra eta maitasun asko izan genituen!
Eskerrik asko beste urte batez Bilboko Azoka Beganoa posible egin duzuen guztioi! Baita antiespezismoa ezagutzera eta giroaz gozatzera etorri zinetenoi ere!
A ze emozio betekada! Hitzaldietan antiespezismoak neurodibergentziarekin dituen loturei buruz ikasi genuen, haurrak beganismoan hazteak dauzkan zailasunak elkarbanatu genituen eta MineCraft partida xelebrea ere jokatu genuen! Azokan, tripa ederto bete genuen eta proiektu txikiak babesteko aukera izan genuen: santuetagiak, artisauak… Baten batek tatuaje bat edo beste eraman zuen (eta @hakunamatata… ekonomikoki lagundu, gainera) eta jolas eta barre artean mundu alternatibo batekin amestu genuen.






Hori guztia da BAB, beste mundu posible bat asmatzea! Animalia guztiok aske izango garen utopia horren froga ukigarria eraikitzea. Pentsatzen duguna modu kolektiboan praktikan jartzea.
Aurten, herri bazkariko dirua @vacaloura santutegiarentzat izan da eta kontuak egin bezain pronto helaraziko diogu.
Besarkada handi bat bidali nahi dizuegu animalien askapenerako borrokan diharduzuenoi.



Datorren urtera arte!
