BAB

2026ko apirilaren 7

BABdator 5. edizioa

Apirilaren 18an, BAB Bilboko Azoka Beganoaren 5. edizioa egingo dugu Karmelan (Santutxu, Bilbo).

2025ko apirilaren 29

Eskerrik asko BABaren 4. edizioa posible egin duzuen guztioi!

Giro jendetsua eta polita egon zen egun osoan zehar Karmelan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaileei eta bertaratu zirenei. Hurrengora arte!

2025ko apirilaren 10

Heldu da BABaren, Bilboko Azoka Beganoaren 4. edizioa

Badator antiespezismoa Bilbora ekartzen duen azoka bakarra. Apirilaren 26an, BABaren 4. edizioa hartuko du Karmelak. Berrikuntza gisa, herri kirol antiespezistak eta bertso bazkaria izango da bi bertsolarirekin: Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao. Ez galdu!

2023ko abenduaren 3

Beste BAB! Beste BAB!

Jende andana, eta partaidetza anitza eta bizia Bilboko Azoka Beganoan

2023ko azaroaren 24

Zatoz BABera! Hauxe aurtengo programazioa

BABaren 3. edizioak ohiko hitzaldi, informazio-mahai eta salmenta puntu sortari Flash Tattoo eta pintxo-poteo solidarioa erantsi dio. Horrez gain, tailerrak izango dira txikitxokoan, baita arte erakusketak, artisautza, etab.

2022ko abenduaren 18

BABaren 2. edizioak eskaintza ugaria jarri du bilbotarren eskura

Bilboko Azoka Beganoa Zorrotzaurrera itzuli da eragile antiespezista ezberdinak biltzeko. Bertan, hitzaldiak, informazio postuak, salmahaiak, txikientzako gunea, zuzeneko musika eta beste hainbat jarduera izan dira