Giro jendetsua eta polita egon zen egun osoan zehar Karmelan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaileei eta bertaratu zirenei. Hurrengora arte!
Badator antiespezismoa Bilbora ekartzen duen azoka bakarra. Apirilaren 26an, BABaren 4. edizioa hartuko du Karmelak. Berrikuntza gisa, herri kirol antiespezistak eta bertso bazkaria izango da bi bertsolarirekin: Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao. Ez galdu!
Azaroaren 1a aitzakia gisa hartuta, 12 aktibista antiespezistako talde batek Donostiako Aquariumeko tunela blokeatu, eta eraikina hustu eta itxi dezaten lortu dute.
BABaren 3. edizioak ohiko hitzaldi, informazio-mahai eta salmenta puntu sortari Flash Tattoo eta pintxo-poteo solidarioa erantsi dio. Horrez gain, tailerrak izango dira txikitxokoan, baita arte erakusketak, artisautza, etab.