Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkarteak (IFZ/IFK: G-95752283; eta helbidea: Iturriza 9 bis, behea B -48003- Bilbo), ezin du bere gain hartu https://animalistak.eus Interneteko webgunean agertzen den informazioa oker, desegoki edo legez kontra erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik.

Legean ezarritako mugekin, Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkarteak ez du erantzukizunik bere gain hartuko bere Interneteko orrietan dauden datuen edo informazioen egiazkotasun, osotasun, eguneratze eta zehaztasun faltaren harira. Edukiak eta informazioa ez dira lotesleak Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkartearekin, eta ez dira inola ere iritzi, aholku edo aholku legalak, informatzeko eta dibulgatzeko zerbitzu hutsa baita.

Interneteko https://animalistak.eus webguneak Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkarteak kontrolatu ezin dituen hirugarrenen beste orrialde batzuetarako estekak (links) izan ditzake. Beraz, Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkarteak ezin du erantzukizunik hartu hirugarrenen orri horietan ager daitekeen edukiagatik. Webgune honetako testuak, irudiak, audioak, animazioak, softwarea eta gainerako edukiak Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkartearen edo haren lizentziadunen jabetzakoak dira. Horiek transmititzeko, banatzeko, lagatzeko, erreproduzitzeko, biltegiratzeko edo publikoki zein erdi publikoki komunikatzeko Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkartearen berariazko baimena beharko da.

Halaber, Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkarteak webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk eskuratzeko, datu pertsonal batzuk eman beharko dituzu. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek askatasunez zirkulatzeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan, ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Piztiak Konpartsa Antiespezista Elkartearen fitxategietan sartu eta tratatuko direla, gure zerbitzuak eskaini ahal izateko eta gure webgunearen inguruko hobekuntzen berri eman ahal izateko. Halaber, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula, doan, coordinacionpiztiak@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo honako helbide honetan: Iturriza kalea 9 bis, behea B -48003 – Bilbo.