ANIMALISTAK

Animalistak Bilboko talde antiespezista gara, eta animalien askapena lortzeko lan egiten dugu. Ekintzak antolatzen ditugu gizartea kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta gehiegikeriak salatzeko. Gure helburuetako batzuk dira animalien eskubideak urratzen dituen gizarte batean bizi garela azalaraztea, jarduera zapaltzaileak desagerraraztea, antiespezismotik heztea eta gure ikuspegia pertsonengana hurbiltzea.

EKINTZAK

Animalien ustiapen mota guztiei buruzko informazio mahaiak eta kontzientziazio kanpainak antolatzen ditugu, baita manifestazioak eta performance aldarrikatzaileak ere.

ANTOLAKUNTZA

Gure antolakuntza horizontala eta asanblearioa da. Hortaz, hilero biltzen gara Animalistak kolektiboaren eta jai eremuetan darabilgun Piztiak konpartsaren aurrerapausoak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

PARTAIDETZA

Guretzat, ezinbestekoa da gainontzeko kolektibo animalistekin eta antiespezistekin dugun elkarlana. Beraz, talderen baten parte baldin bazara edo gizakiz besteko animalien aldeko ekintzaren bat egingo baduzu, zein proposamenen bat baduzu, helarazi ahal diguzu.

EKINTZAK

Atal honetan aurkituko dituzu animalia guztien alde antolatzen ditugun kanpainia eta ekintza guztiak. Kontzientziazioren esparruan dihardugu mundu justuago bat lortzeko bai gizakiontzat, bai gainontzeko animalientzat. Hori dela eta, ez dugu onartzen inolako diskriminaziorik, ez arrazismorik, ez matxismorik, ezta espezismo gisa ezagutzen dugun espezien arteko diskriminaziorik ere.

ARTÍCULOS

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat

662008595_1297779239026177_814858124798019030_n
2026ko apirilaren 7

BABdator 5. edizioa

Apirilaren 18an, BAB Bilboko Azoka Beganoaren 5. edizioa egingo dugu Karmelan (Santutxu, Bilbo).

photo_5836894546095180786_y
2025ko azaroaren 21

SECAL: Etikoki onartezinak

Animalia esperimentazioari buruzko SECAL XVIII. kongresua salatu dugu ekitaldia hartzen ari den Deustu Unibertsitatearen aurrean.

4a234708-cd91-4edf-97d1-5ba34320dc2a
2025ko irailaren 17

Lodifobia eta animalizazioa hizpide

Laura Fernández eta Gabriela Paradak lodifobiaren eta antiespezismoaren arteko loturen inguruko hitzaldia eskaini zuten La Sinsorgan.

_MG_0970
2025ko apirilaren 29

Eskerrik asko BABaren 4. edizioa posible egin duzuen guztioi!

Giro jendetsua eta polita egon zen egun osoan zehar Karmelan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaileei eta bertaratu zirenei. Hurrengora arte!

BAB2025_IMP_Mesa de trabajo 1 copia 9
2025ko apirilaren 10

Heldu da BABaren, Bilboko Azoka Beganoaren 4. edizioa

Badator antiespezismoa Bilbora ekartzen duen azoka bakarra. Apirilaren 26an, BABaren 4. edizioa hartuko du Karmelak. Berrikuntza gisa, herri kirol antiespezistak eta bertso bazkaria izango da bi bertsolarirekin: Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao. Ez galdu!

BLOGA

AS304264
2025ko abenduaren 15

📕De activista a terrorista

Liburu honek Jake Conroyk animalien esperimentazioaren aurkako ekintza bat antolatzeagatik jasan zuen jazarpen instituzionala kontatzen du, eta gaur egun Zoe Rosenberg aktistak bizi duen egoeraren oihartzuna du.

AS305461
2025ko martxoaren 15

📕 Veganismo en un mundo de opresión

Liburu honek animalien askapena lantzen du zuriak ez diren hainbat pertsona beganoren eskutik. Testuek hainbat forma hartzen dituzte, hala nola saiakera akademikoak, hausnarketa pertsonalak eta poesia.

JILL
2025ko otsailaren 1

Jill Phipps gogoan

❤️‍🩹 30 urte bete dira animalien askapenerako borroka markatu zuen tragedia bat gertatu zenetik. Animalien askapenerako ekintzailea zen Jill Phipps britainiarra Coventryko aireportuan (Ingalaterra) hil zuten, txahalak …

photo_5780818551131719087_y
2025ko urtarrilaren 14

Behiak ez dira jabetzak

📌 Bihar, urtarrilak 15, santutegian🕒 10:00etan Laster hilko dituzte. Bihar, goizeko 10:00etan eramango dituzte azken urteetan euren etxea izan denetik, La manada cántabrari esker. Egoera negargarrian zituen …

6050706371797698551
2025ko urtarrilaren 13

Gabonak eta espezismoa: Elkarrizketa Irola Irratian

Abenduaren 26an Zirikako Herri Dendan (Bilbo) elkarrizketa bat izan genuen @irolairratia_1987 ren esku, gabonen eta espezismoaren inguruan aritzeko. Zergatik izaten dira festa horiek animalien sufrimendu eta abusu iturri? Gabonetako afaria …

20231206_103023
2024ko abenduaren 4

📕 Matxinorroprotesta

🖊️ Rosalba De Guzman Soriano eta Klara Fernandez, 1991 🖊️ Orrialde hauek, gizakiz besteko animaliek zoologikoetan bizi duten egoera latza azaleratzeaz gain, askatasunari buruz hausnartzen dute, baita elkarlanari buruz ere, aske izateko tresna gisa.